XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpora, kanpora! Ez zen holakoxerik ezer gura Noe, doinutxo hain gizaixo eta hain berri haren bidez, lehenengo aldiz euripean entzuten zena, egiten ari zen animalien selekzioan.

- Eh, jende ona, itotzen ari naiz! - oihu egiten zien Dortokak.

Baina animalia handiak haren gainetik pasatzen ziren, bideko harritzaz hartuz.

Eta Noek abesten jarraitzen zuen:
- Kukuru pinuan,
eta kukuruaren azpian meee;
tingili-tingili-tingili,
tingili-tingili-te...

Oraindik bere tonada ez zuela amaitu, harana itsaso eta hibaiaren uren pean hondoratu zen.

Euria ari zuen.

Huraxe bai euria egite, putzuak eta haitzuloak betetze era eskertzarrekoa!.

Xoriek heze-hezerik egiten zuten hegaz.

Banan-banan erortzen ziren nekearen nekez uretan, euriaren tantandiz iltzatua zegoena.

Etxeek beren argiak itzali zituzten.

Oinaztargiek arranoen gangarrak kentzen zituzten eta oilarrei ipini zizkieten, plesiosaurioen zatiak ebakitzen zituzten eta kaimanak, kokodriloak eta muskerrak uzten zituzten.

Noeren alaben begiak txahalei ipini zizkieten.

Orok sufritzen zuen lurrina, behi baten gainean zerua zeharkatzen zuen orroe baten arnasa.

Eta Jainkoaren upagileek ere iraultzen zituzten beren upak.